Festarako prest daude Ugaldetxon

Lau jai egun antolatu dituzte.

Auzoko festak ospatuko dituzte Ugaldetxon irailaren 22tik 29ra. 2023ko auzoetako festetako biraren azken hitzordua izango da eta amaiera indartsua emateko ekintza franko antolatu dituzte.  Hilaren 22an hasiko dituzte jaiak eta prest dituzte dagoeneko goitibeherak, danborrak eta barrilak. Urteroko hitzordu arrakastatsuez gain berrikuntzak ere gehitu dituzte aurtengo egitarauan.

Egitaraua:

Irailak 22, ostirala:

  • 18:00: Festen hasiera auzoko dantzariek agurra dantzatuz. Ondoren, buruhandi eta trikitilariak.
  • 19:30: Elkarretaratzea, Oidultz dultzainero taldearekin.
  • Ondoren, afari-merienda kartan: autogestionatua. Bertan edaria erosteko aukera egongon da.
  • 22:00: Andoni Ollokiegi, karpan. Jarraian, musika txosnan aspertu arte.

Irailak 23, larunbata:

  • Goizean zehar artisau azoka egongo da karpa inguruan (euriarekin Kalexan).
  • 10:30: Erraldoi txikien tailerra eta kale buelta karpa inguruan.
  • 11:30: Herri kirolak, proba mistoa, Ugaldetxotarrak vs. Herritarrak
  • 14:30: Auzo bazkaria karpan. Sarrerak Intxixun salgai.
  • 18:00: Zurrounk taldea karpan.
  • 20:00: Danborrada auzoan zehar.
  • 22:30: Bad Sound karpan. Ondoren DJ Elepunto ordu txikiak arte.

Irailak 24, igandea:

  • 9:00: Diana auzoan zehar, Lartaun Txistulari taldearekin.
  • 10:30: I. Mendi Martxa auzoan zehar (bi ordu inguruko bueltaxka).
  • 10:30: VIII. Krosa auzoan zehar, Jon Rodriguez Irazusta oroituz (helduak 7,5 km eta 16-14 urtekoak 3,7 km).
  • Jarraian, toka txapelketa karpan.
  • 17:00: Goitibehera jaitsiera Txipitoko maldan.
  • Bukatzeko, sardina jatea, ogitartekoak eta 19:30ean zezen suzkoa.

Irailak 29, ostirala:

  • 11:00: Meza Ugaldetxoko auzo lokalean.
  • 11:30: Auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa.
  • 22:00: XLIII. Truk txapelketa auzo lokalean.

Gehigarriak

Festarako prest daude Ugaldetxon