Aisialdiko begirale eta kirol entrenatzaile ikastaroak euskaraz egiteko bekak ere emango ditu.
Oiartzungo Udalak zabalik ditu euskara edo euskaraz ikasi, hizkuntza hobetu edo erabilera sustatzeko hainbat dirulaguntza lerro. Aiako Gaztelumendi hizkuntz normalizaziorako zinegotziak azaldu duenez, euskara ikasteaz gain, herritarrek ikastaroak gure hizkuntzan egitea bultzatu nahi du Udalak. Zehazki, hauek dira diruz lagunduko dituen ekintzak:
Guztira 78.000 eurotik gora bideratuko ditu Udalak aurten laguntza hauetara.
Dagoeneko aurkeztu daitezke eskaerak
Irekita dago eskaerak egiteko epea. Oinarriak eta informazio guztia Udaletxeko webguneko dago eskuragarri, www.oiartzun.eus helbideko ‘Iragarki Taula’ ataleko ‘Dirulaguntzak’ arloan. Laguntza lerro bakoitzaren informazioan zehaztuta dago epemuga.
Gainera, gogorarazi dute 2023ko udan euskara ikasteko eta hobetzeko egintako ikastaroetarako laguntza eskaera egin daitekeela urriaren 2tik 16ra.
Eskaera hauek guztiak udaletxeko harreran edo telematikoki egin daitezke. Informazio gehiago behar duena Euskara sailarekin jar daiteke harremanetan 943 49 38 42 telefonora deituta edo euskara@oiartzun.eus helbidera idatzita.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika