Biblioteka eta Xorrola ohiko ordutegira itzuliko dira ostiralean

Arratsaldez ere emango dute zerbitzua.

Abuztua bukatuta, normaltasunez emango dute zerbitua bibliotekak eta Xorrolak. Ostiraletik aurrera, arratsaldez ere irekita egongo da liburutegia. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara. Ikasle Gela egunero egongo da irekita, 9:00etatik 22:00etara.

Xanistebanen ondoren goizez bakarrik ibili da Xorrola autobusa. Irailaren 1etik aurrera arratsaldez ere egingo du ibilbidea (astelehenetik ostiralera), ohiko ordutegian.

Gehigarriak

Biblioteka eta Xorrola ohiko ordutegira itzuliko dira ostiralean