Xorrola goizez ibiliko da abuztuan

Irailaren 1ean itzuliko da ohiko ordutegira.

Xanistebanak pasata, aldaketak izango dira Xorrola autobus zerbitzuaren ordutegian. Abuztuaren 7tik 31ra goizez bakarrik ibiliko da. Astelehenetik larunbatera 7:10ean egingo du lehen zerbitzua eta 15:10ean izango da azkena, Arraguako geltokitik (abuztuaren 15a jai eguna denez ez da autobusik egongo).

Irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da.

Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoei zerbitzua eman dien taxibusaren ordutegian ez da aldaketarik egongo abuztuan.

Gehigarriak

Xorrola goizez ibiliko da abuztuan