Xanistebanengatik aldaketak trafikoan eta hondakinen bilketan

Elizaldeko kale batzuetan izango dute eragina.

Xanistebanetako jai eremu ezberdinen artean oinezkoen joan-etorriak erraztu era segurtasuna hobetzeko Manuel Lekuona etorbidea trafikorako itxita egongo da abuztuaren 2tik 6ra. Bertan edo Yon Oñatibia kalean garajean duten bizilagunek Rafael Pikabea kaletik sartu beharko dute autoarekin. Udaltzaingoan baimena eskatu beharko dute horretarako.

Hondakinen bilketan zenbait aldaketa ere izango dira. Hondakinak gauez bildu beharrean hurrengo goizean bilduko dira herriko plaza inguruko kaleetan abuztuaren 2tik 7ra: Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Aialde, Kontzejupe, Kontzejuerreka, Rafael Pikabea etorbidea (1, 3, 5, 7 eta 10), Done Eztebe, Landetxe, Kazkazuri eta Euskal Herria. Bizilagunek 08:00etatik 09:00etara utzi beharko dituzte hondakinak zintzilikatzekoetan eta biltzaileak 09:00etan hasiko dira bilketa lanetan.

  • Abuztuak 3, osteguna, goizez (08:00-09:00: organikoa
  • Abuztuak 4, ostirala, goizez (08:00-09:00): ontzi arinak
  • Abuztuak 5, larunbata, goizez (08:00-09:00): organikoa
  • Abuztuak 6, igandea, goizez (08:00-09:00): errefuxa
  • Abuztuak 7, astelehena, goizez (08:00-09:00): organikoa eta gauez (20:00-22:00) ontzi arinak

Gehigarriak

Xanistebanengatik aldaketak trafikoan eta hondakinen bilketan