Herriko 101 gaztek osatu dute xanistebanetako eta udako playlista

383 kanta ezberdin proposatu dituzte.

Herriko festetan eta udan zehar entzun nahi dituzten abestiak aukeratzen ibili dira Oiartzungo gazteak azken asteetan. 10 eta 25 urte bitarteko 101 pertsonek hartu dute parte herriko ikastetxeetako euskara taldeek eta Udalak prestatutako galdetegian.

1.010 proposamen egin dituzte, 383 kanta ezberdin. Bi zerrenda osatu dituzte Spotify plataformako OIARTZUN MUSIKA EUSKARAZ kontuan; egunean zehar entzuteko abestiekin bat eta gaueko musikarekin bestea. Xanistebanetako barraketan zerrenda hauen entzungo dira.

Parte hartu dutenen artean 3 bozgorailu eramangarri eta barraketako fitxez osatutako 3 sorta zozketatu zituzten atzo Oiartzun Irratian egindako zuzeneko emisioan. Abuztuaren 2an banatuko dituzte sariak, 16:30ean Labaderoan.

Hauek izan dira gehien aipatu dituzte kanta eta taldeak:

Kantak:

  1. Sumendiak (ETS): 27 boto
  2. Bueltan da! (Bulego): 23 boto
  3. Kantu bat (bulego): 23 boto
  4. Aukera berriak (ETS): 19 boto
  5. Zugaz (Txiltxoko): 18 boto
  6. Guretzat (ETS): 17 boto
  7. Itzulera (Zetak): 17 boto
  8. Bakarrik (Bengo): 16 boto
  9. Suzko erroberak (Bulego): 15 boto
  10. Izan ezazu argia (ETS): 14 boto

Taldeak:

  1. ETS 163 aldiz (lehenengo 10 kanten artean 4 ditu)
  2. Bulego 101 aldiz (lehenengo 10 kanten artean 3 ditu)
  3. Zilibito Records 56 aldiz
  4. Bengo 48 aldiz (lehenengo 10 kanten artean bat du)
  5. Zetak 43 aldiz (lehenengo 10 kanten artean bat du)
  6. Txiltxoko 31 aldiz (lehenengo 10 kanten artean bat du)
  7. Autobus magikoa 26 aldiz
  8. Gozategi 22 aldiz
  9. Gatibu 21 aldiz
  10. Dupla 21 aldiz

Gehigarriak

Herriko 101 gaztek osatu dute xanistebanetako eta udako playlista