Errenta aitorpena euskaraz egiteak zapore goxoa du

Jokin Marin oiartzuarrak irabazi du eskualdeko udalek antolatutako zozketa.

2022ko errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko zozketa antolatu zuten Oiartzungo eta eskualdeko beste hiru udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez.

Uztailaren 6an egin zuten parte-hartzaile guztien artean zozketa eta Jokin Marinek irabazi du Oiartzungo saria, Tolaita jatetxean bi lagunentzat otordua. Garazi Urdampilleta alkateordeak eman zion saria, Lorza higiezinen establezimenduko Maider Martinez ere ondoan zuela.

Errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko deia egin dute eskualdeko udaletako ordezkariek eta heldu den urtean aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte oraindik gaztelaniaz egiten duten herritarrak.

Gehigarriak

Errenta aitorpena euskaraz egiteak zapore goxoa du