UEMAren Bertatik Bertara kanpainan parte hartuko dute herriko 15 establezimenduk

Udalerri euskaldunetan bertako hizkuntza nabarmendu nahi du ekimenak.

Herritarrei eta bisitariei udalerri euskaldunak zer-nolako altxorra diren eta euskaraz aritzera animatzeko Bertatik Bertara kanpaina jarri zuen martxan UEMAk 2020an. Sektore zerbitzuko langileak zerbitzua euskaraz ematera ere bultzatu nahi ditu ekimenak.

Euskarri ezberdinak atera ditu UEMAk horretarako, taberna eta jatetxeetan jartzeko mahai-gainekoak, besteak beste. Urtetik urtera arrakasta handiagoa du kanpainak eta 300.000 ale inprimatu ditu aurten UEMAk, iaz baino 100.000 gehiago. Bertatik bertara. Gure herriak, gure hizkuntza, gure arnasa da sei hizkuntzatan zabalduko den mezua: euskaraz, katalanez, galegoz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.

Oiartzungo 15 establezimenduk hartuko dute parte kanpainan eta Udala eta Ttur-Ttur hasi dira dagoeneko mahai-gainekoak eta kartelak banatzen. Hauek izango dira udan zehar otorduetan mahai-gainekoak erabiliko dituzten taberna eta jatetxeak:

  • Landetxe jatetxea
  • Usategieta
  • Tolaita
  • Kabitxo
  • Tolare
  • Toki-alai
  • Pikoketa
  • Iru-bide
  • Miren taberna
  • Pagoa garagardotegia
  • Gure Txoko
  • Oliden kanpina
  • Gurutze berri
  • Peluaga N.T.
  • Amazkar

Gehigarriak

UEMAren Bertatik Bertara kanpainan parte hartuko dute herriko 15 establezimenduk