Kanterri ikastaroa antolatu dute bigarrenez

Uztailaren 10 eta 11n izango da. Zabalik dago izen-ematea.

Kanterri, euskaraz kanatzen duen herria ikastaroa antolatu du KantagiLtzak eta Ahotseneak uztailaren 10 eta 11n, Oiartzungo Udalarekin laguntzarekin. Udaletxeko areto nagusian eta Arizmendieneako lorategian izango da.

Euskarazko kantagintzaz aztertu, ikertu, hausnartzeko tartea hartuko dute musikari, letragile, hezitzaile eta kulturzaleek bi egunez. Euskarazko kantagintzaren ekarpen historikoaz hausnartu, letrak euskaraz sortzen trebatu, euskarazko kantagintzaren transmisiorako baliabideak eman eta euskaraz kantatzeko grina transmititzeko bideetan sakontzeko aukera izango dute.

Punta-puntako musikari eta idazleak gonbidatu dituzte saioetara: Jokin Azpiazu, Joseba Sarrionandia, Maite Larburu, Jon Urzelai Urbieta, Marie Hirigoien eta Ana Arsuaga.

Izen-ematea zabalik

Ekainaren 18ra bitarte egongo da irekita izena emateko epea, www.labur.eus/kanterri helbidean. Ikastaro osoaren prezioa 40 € da eta egun bakarrekoa 25 € (Berrialagunentzat eta soldatagabeentzako, 35 € eta 20€).

Informazio gehiago nahi dutenek kantagiltza@gmail.com-era idatzi edo 943 49 10 34 telefonora dei dezakete.

Gehigarriak

Kanterri ikastaroa antolatu dute bigarrenez