Udako kirol eskaintza zabala antolatu dute haur eta gazteentzat

25 jarduera egingo dira Oiartzunen.

Uda iristear da eta dagoeneko zabalik dago kirol jardueretan izena emateko epea. Adin tarte ezberdinetarako eskaintza zabala antolatu dute Oarsoaldeko lau udalerriek. 64 jarduera egongo dira, 25 Oiartzunen.

Jarduera gehienak haur eta gazteei bideratuak izango diren arren helduek ere izango dute ariketa fisikoa egiteko aukera. Mota askotako ekintzak egongo dira: paddle surfa, piraguismoa, bike eskola, arrauna, eskalada, gimnasia akrobatikoa, esku pilota…

BPXsport, OTXE eta Oiarpek antolatuko dituzte Oiartzungo ikastaroak. Ekainaren 19tik irailaren 10era luzatuko da eskaintza. Ikastaro bakoitzaren iraupena eta prezioa esku-orrian dago zehaztua. Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko antolatzaileekin jarri beharko da harremanetan.

Gehigarriak

Udako kirol eskaintza zabala antolatu dute haur eta gazteentzat

Fitxategiak