Oiartzunen arte sorkuntza sustatzeko 10.000 € emango ditu Udalak

Maiatzaren 31ra arte dago eskaerak egiteko epea.

Arte sorkuntzarako eta ekoizpen-prozesuetarako dirulaguntzak emango ditu Oiartzungo Udalak, herrian sorkuntza eta ekoizpen prozesuak sustatu eta bultzatzeko. 10.000 euroko laguntza emango du. Zinema, argazkia, dantza, literatura, musika, antzerkia, ikus-entzunezko edo arte plastikoko obrak gauzatzen dabiltzan edo gauzatu nahi dituzten herritar edo elkarteek eskatu dezakete laguntza.

Irizpide ezberdinak erabiliko dituzte aurkeztutako proiektuak baloratzeko: proiektuaren interesgarritasuna, kalitatea eta originaltasuna, Oiartzungo artista/eragilea izatea eta proiektuaren garatze prozesuan herritarren inplikazioa lortzea, besteak beste.

2022an banatu zituen lehen aldiz beka hauek Udalak. Erakusketa eta tailerrak, poesia bilduma eta liburuak, emanaldiak, disko grabaketa, film laburrak… 7 proiektu lagundu zituen. Maiatzaren 31 bitarte egongo da zabalik aurtengo deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea. Informazio osoa udaleko webean aurki daiteke, dirulaguntzak atalean.

Gehigarriak

Oiartzunen arte sorkuntza sustatzeko 10.000 € emango ditu Udalak