6 saio izango ditu
Hika hitz egiteko ikastaro praktikoa antolatu du Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Udalaren laguntzarekin. Inoiz hitz egin ez dutenek eta ikasi nahi dutenek, badakitenek baina erabiltzeko ohitura hartu nahi dutenek, hobetu nahi dutenek… Denek dute tokia ikastaroan. Doan da.
6 ostegunetan izango dira saioak (apirilak 20 eta 27 eta maiatzak 4, 11, 18 eta 25). 18:00etatik 19:30era izango dira, kiroldegiko bilera gelan. Zabalik dago izena emateko epea. Apirilaren 16a baino lehen egin beharko da formulario honetan: https://labur.eus/hGEjq. Informazio gehiago jasotzeko oiartzun@tturttur.eus helbidera idatzi edo 943 26 01 82 telefonora deitu daiteke.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika