Haziz doa Udalak eskaintzen duen herri barruko garraio publikoaren erabilera.
Herri barruko garraio publikoaren erabiltzaile kopurua handituz doa urtez urte. 2022 urtean 83.665 bidaiari izan zituzten Xorrola eta Taxibus zerbitzuek, 78.865 lehenak eta 4.800 bigarrenak. 2021ean baino 3.800 bidaia gehiago egin ziren 2022an (%5eko igoera). Ia erabiltzaile denek (%93) Mugi txartela erabili zuten.
Oiartzuarren artean geroz eta errotuago daude beraz herri barruan modu jasangarrian mugitzeko Udalaren bi zerbitzu hauek. 342.000 euroko inbertsioa egiten du urtero Udalak Xorrola eta Taxibusa eskaintzeko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika