Hondakinen eta ura eta estolderiaren tasen ordainketan hobariak eta salbuespenak eskatu daitezke

Otsailaren 28a bitarte izango da epea.

Irekita dago Udalaren zergetan eta tasetan hobariak eskatzeko epea. Otsailaren 28a bitarte egongo da zabalik. Udaletxean bertan edo online eskatu daiteke.

Oiartzunen erroldatuta dauden eta zehaztutako diru-sarrera eta ondare maila gainditzen ez duten bizikidetza unitateek eskatu dezakete. Gainera, eskaera onartzeko beharrezkoa da Udalarekin zorrik ez izatea edo ordainketa plana onartua eta egunean edukitzea.

Bete beharreko baldintza guztiak Udalaren webguneko iragarki taulan kontsultatu daitezke.

Aurreko urteetan laguntza hauen onuradunak izan direnek, baldintzak betetzen badituzte, berriz egin beharko dute eskaera 2023rako.

Gehigarriak

Hondakinen eta ura eta estolderiaren tasen ordainketan hobariak eta salbuespenak eskatu daitezke