2023ko hondakinen eta ura eta estolderiaren tasen ordainketan hobari eta salbuespen eskaerak

HELBURUA

2023ko hondakinen eta ura eta estolderiaren tasen ordainketan hobariak eta salbuespenak onartzea.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira Udalak horretarako jarriko dituen eskaera orrietan, 2023ko urtarrilaren 2tik otsailaren 28ra.

ESKAERA ELEKTRONIKOA.

Sakatu hemen.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

1.- Oiartzungo udalerrian erroldatua egotea eskaera egiten den unean.

2.- Gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoen onuraduna izatea edo bizikidetza unitateko kide guztien diru-sarrerak zenbatuta taulan ezarritako mugak ez gainditzea.

3.- Familia unitateko kide guztiek eskaerari atxiki zaion etxebizitzaz gain, beste etxebizitzarik jabetzan ez izatea.

4.- Taulan finkatzen den gehienezko ondarerik ez izatea (aurrezki, titulu, balio edo bestelako jabetzarik).

5.- Eskaera aurkezteko epean Oiartzun Udalarekin inolako zorrik ez izatea edo ordainketa plan bat onartua eta egnean edukitzea.

GEHIENEZKO DIRU-SARRERAK (LAGS: Langile Arteko Gutxieneko Soldata)

Kide kopuruaDiru-sarrerak
1LAGS
2LAGS + LAGSko %30
3LAGS + LAGSko %40
4LAGS + LAGSko %50
5 edo gehiagoLAGS + LAGSko %60

GEHIENEZKO ONDAREA

Kide kopuruaOndarea
135.468,91 €
245.545,33 €
3 edo gehiago50.382,12 €