Prosa eta Poesia lehiaketako lanak jasotzeko azken eguna azaroaren 4a izango da

8-18 urte arteko haur eta gazteek parte hartu dezakete.

Azaroaren 4an amaituko da Oiartzungo XXXV. Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketako lanak aurkezteko epea, eguerdiko 12:00etan.

8 eta 18 urte bitarteko oiartzuar guztiek parte har dezakete. Beste herriren batean erroldatua egon arren, Oiartzungo ikastetxeetako ikasleak direnek ere badute beraien lanak aurkezteko aukera. Argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan behar dute. Hizkuntz normalizaziorako sailean aurkeztu behar dituzte (Fermiñene etxea, beheko solairua).

Atalak eta sariak

LH3 eta 4koak izan ezik (prosa atalean soilik lehiatu daitezke), gainontzekoak prosa eta poesia kategorietan parte hartu ahal izango dute. LH eta DBH 2. Maila arte banatuko diren sariak 50 eta 80 € arteko bonoak izango dira, liburu eta ikasmaterialetan erabiltzeko. DBH 3. mailatik gorakoentzat 100 eta 120 euro arteko sariak egongo dira, eskudirutan.

Sari banaketa abenduaren 3an

Abenduaren 3an izango da sari banaketa, Euskararen Egunean, 12:00etan Udaletxeko Areto Nagusian.

Gehigarriak

Prosa eta Poesia lehiaketako lanak jasotzeko azken eguna azaroaren 4a izango da