Udako igerilekuak 19.600 erabiltzaile izan ditu

Aurreko urtean baino 4.000 pertsona gehiagok erabili dute.

Igandean itxi zen udako igerilekua. 19.645 erabiltzaile izan ditu zerbitzuak ekainaren 11tik irailaren 11 bitartean.

Eguraldia lagun, 2021ean baino 4.064 pertsona gehiago joan dira igerilekura. Uztaila izan da hilabete jendetsuena; 9.263 pertsonek erabili zuten zerbitzua.

Hauek dira datuak, hilabetez hilabete:

  • Ekaina: 3.182 pertsona
  • Uztaila: 9.263 pertsona
  • Abuztua: 5.476 pertsona
  • Iraila: 1.724 pertsona

Gehigarriak

Udako igerilekuak 19.600 erabiltzaile izan ditu