18:00etan izango da saio irekia, pleno aretoan.
Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Oiartzun, 2021 ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte ostegunean. 2021eko udazkenean egin ziren kale neurketak
Aurkezpena 18:00etan izango da, pleno aretoan. Josu Delgado (Euskara zinegotzia), Aitziber Arnaiz (Euskara teknikaria) eta Belen Urangak (Soziolinguistika Klusterreko teknikaria) ikerketaren emaitzak eta ondorioak azalduko dituzte. Saio irekia izango da eta Oiartzungo Udalak herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
Hizkuntza-politika eta -plangintza egokiak abian jartzeko ezinbestekoa da errealitate soziolinguistikoa metodo zientifikoen bidez etengabe ikertzea. Hizkuntzen erabileraren kale-neurketak tresna baliagarriak dira horretarako, erabilera baita hizkuntzen bizindarra ebaluatzeko adierazle esanguratsuenetako bat. 2021ean egindako zen kale neurketa Oiartzunen egin den seigarren edizioa izan da. Azkena 2016an egin zen.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika