Hasi dira Gurutzeko bidegorria egiteko lanak

Urte amaierarako bukatuta egotea aurreikusten da.

Martxan dira Gurutze eta Elizalde lotuko dituen bidegorria egiteko lanak. Urte amaierarako amaitzea aurreikusten da eta 635.000 euroko inbertsioa egingo da. Bidegorria Gurutzeko aparkalekutik abiatuko da, Malkorra hotelaren atzealdetik Fraileen Bideraino joango da eta hortik Legarre kalera.

Proiektua bukatzean, Oiartzungo zortzi auzoak bidegorri sarearekin lotuta egongo dira. Oiartzungo Udalak mugikortasun eredu iraunkorra bultzatu nahi du horrela eta ahal den neurrian ibilgailu pribatuak alde batera utzi eta oinezko edo bizikletazko joan-etorriak sustatzea.

Gehigarriak

Hasi dira Gurutzeko bidegorria egiteko lanak