Elizaldeko kale batzuetan izango dute eragina.
Xanistebanak direla eta, Manuel Lekuona etorbidea itxita egongo da abuztuaren 2tik 6ra. Horregatik, bertan edo Yon Oñatibia kalean garajea duten bizilagunek Rafael Pikabea kaletik sartu beharko dute. Sartu-aterak arazorik gabe egiteko, Udaltzaingoan eskuratu dezakezue baimena.
Hondakinen bilketan ere aldaketak izango dira eta gauez bildu beharrean hurrengo goizean bilduko dira kale eta plaza hauetan: Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Aialde, Kontzejupe, Kontzejuerreka, Rafael Pikabea etorbidea (1, 3, 5, 7 eta 10), Done Eztebe, Landetxe, Kazkazuri eta Euskal Herria. Bertako bizilagunek 08:00etatik 09:00etara utzi beharko dituzte hondakinak zintzilikatzekoetan eta biltzaileak 09:00etan hasiko dira bilketa lanetan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika