Oiartzunen, Xabier Arrojo Cabreras izan da irabazlea.
2021. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.
Herri bakoitzeko zergadun bat gertatu da irabazle. Saria bi lagunentzako otordu goxo bat izango da. Uztailaren 6an egin zen zozketa. Oiartzunen Xabier Arrojo Cabreras izan da irabazlea. Josu Delgado euskara zinegotziaren eskutik jaso zuen saria. Olaizola jatetxean egingo du otordua.
Oiartzungo Udalak errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko deia egin nahi du. Era berean, oraindik gaztelaniaz egiten dutenak heldu den urtean aitorpena euskaraz egitera animatu nahi ditu.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika