Ibilgailuentzako itxiko dira bi kaleak
Datorren astelehenean (hilak 25), Altzibarko Donepetri eta Mikelete kaleetan hasiko dira berrurbanizazio lanak. Ondorioz, datozen bi hilabeteetan itxita egongo dira bi kale horiek ibilgailuentzat.
Azpiegiturak eta oinezkoentzako pasabideak berritu eta, errepideak asfaltatuko dira biziberritze lanetan.
Lanak egin bitartean bi kale horietako bizilagunek euren hondakinak uzteko gune berriak izango dituzte: Mikelete 4-6 eta 8 atarietako bizilagunek Altzibarko plazan; Donepetri 2 eta 4 atariak, eta kapilak, Martintxo kaleko zubi ondoan; eta Donepetri 1-3-6-8-10, Altzibarko Bilera elkarteak, Mikelete 5-10-12-14-16, Antunez Botikak eta Aiton-etxe eguneko zentroak, Triangeluan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika