Eskaerak apirilaren 1etik maiatzaren 31ra egin beharko dira
Arte sorkuntzarako eta ekoizpen-prozesuetarako diru laguntzen lerroa sortu du Oiartzungo Udaleko Kultura sailak, Oiartzunen arte-sorkuntza edo ekoizpen-prozesuak garatzen ari diren edo hasi nahi duten artistentzako.
Lehenengoz emango dira diru laguntza hauek. 6.000 € bideratuko ditu Udalak zinema, ikus-entzunezko, argazkigintza, dantza, literatura, musika, antzerkigintza edota arte plastikoen arloko sorkuntza eta ekoizpen-prozesuak laguntzeko.
Diru laguntza eskaerak apirilaren 1etik maiatzaren 31ra egin beharko dira, presentzialki udaletxeko harreran edo telematikoki.
Informazio guztia, hemen.
KONTAKTUA:
Oiartzungo Udaleko Kultura saila
Helbidea: Donibane kalea, 11. Manuel Lekuona biblioteka, 2. solairua
E-maila: kultura@oiartzun.eus
Telefonoa: 943 49 10 34
2023 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika