Donepetri kalea izango da berritzen hurrengoa
Altzibar auzoa berritzeko lanak aurrera doaz. Dagoeneko Martintxo kaleko eta Klarene plazako azpiegiturak berritu dira eta oinezkoentzako pasabideak ere egin dira. Eremu horietan lanak Aste Santu aurretik bukatuko dire aurreikusten da.
Hurrengo fasea Donepetri kalea berritzea izango da. Gaur hasi dira lehenengo lanak. Eremu horretan ere lurpeko azpiegiturak berrituko dira, oinezkoentzako pasabideak berritu eta errepidea asfaltatu. Lan horiek Aste Santu ondoren egingo dira eta kalea itxiko da, zenbait aldaketa eraginez.
Donepetri kaleko lanak direla eta, kale horretako bizilagunen hondakinen zintzilikarioak Donepetri 1 atariaren aurrean jarriko dira.
Altzibar hobetzeko lanak
Lanen helburu orokorra Altzibar auzoa biziberritzea da: auzoa erosoagoa izatea altzibartarrentzako; zaharkituak dauden eremu eta azpiegiturak berritzea; eta mugikortasuna hobetzea, auzoa seguruagoa eta irisgarriagoa eginez.
Helburu horiek lortzeko oinezkoen bideak berritu, errepidea asfaltatu eta azpiegiturak (ur-harguneak, saneamendu-sareak eta argiteria lurperatzea) berrituko dira Altzibar auzoaren alde zahar eta erdigunean.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika