Oiartzungo Kirol Sarirako hautagaiak proposatu daitezke

Hilaren 31 arte, on-line eta Elorsoro kiroldegian

Kirol Astea antolatuko du Udaleko Kirol sailak beste urte batez (urrian izango da) eta jarduera fisikoa erdigunean jartzea helburu duen aste horri ginga Oiartzungo Kirol Sariak jarriko dio aurten ere. Hori dela eta, gaurtik hilaren 31 arte proposamenak jasoko ditu Udalak.

Kirol Saria Oiartzunen kirolaren munduan nabarmendu diren herritar, talde edo eragileei ematen zaie: lortutako emaitzak, egindako ibilbidea edo Oiartzunen kirola sustatzen egindako ekarpena aitortzea eta eskertzea da helburua. 

Aurten, proposamenak egiteko bi aukera izango dira: on-line edo Elorsoro kiroldegian (sarreran kutxatila jarri da).

Aurtengoa VII. Kirol Saria izango da. Orain arte hontako herritar, talde eta eragile hauek jaso dute: Girizia elkarteko kirol sailek; Periko Sanroma Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaileak; xanistebanetako sokatira txapelketa herrikoia antolatzen duen Artaso elkarteak; Ane Asensio atletak; Alain Isasa kenshiak eta iaz, Guruzne Azpiroz arraunlari ohiak.  

Gehigarriak

Oiartzungo Kirol Sarirako hautagaiak proposatu daitezke