Iturriotzen 24 plazako aparkalekua egiteko lanak hasiko dira bihar

Iturriotzen, Dorretxe atzeko gunean aparkalekua egiteko lanak hasiko dira bihar (hilak 8). 24 plaza antolatuko dira bertan eta Iturriotz auzoan aparkalekuekin dagoen arazoa arintzea da helburua.

Lanek sei asteko iraupena izango dutela aurreikusten da. 86.750,43 € bideratuko ditu Udalak lan hauetara.

Iturriotzen egindako azkeneko auzo batzarrean (iazko urrian) jakinarazi zitzaien auzotarrei Udalak lan hauek gauzatuko zituela. 

Gehigarriak

Iturriotzen 24 plazako aparkalekua egiteko lanak hasiko dira bihar