Oiartzun Lanin blogak urtebete egin du

LANIN, Oiartzungo enpresa ttiki eta ertainetan euskararen erabilera gehitzeko eta normalizatzeko egitasmoa zabaltzeko asmoz sortu zen Oiartzunlanin bloga 2021eko abenduaren 1ean. Ordutik, hizkuntza-kudeaketari buruzko informazioa zabaltzen dihardugu. Ordutik, 3.000 bisita izan ditu atariak.

Bestetik, Oiartzun Irratiarekin elkarlanean LANIN podcasta egiten dugu, hilero. Haren berri ere ematen dugu blogean. Irratsaioaren inguruko datuak ere bildu ditug: azkenekoa, 62 lagunek entzun zuten. Irratsaiora heltzeko bi modu dituzue: batetik, Oiartzunlanin atariaren bidez; bestetik, Oiartzun Irratiaren webgunetik bertatik.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu bloga bisitatzen duzuen guztioi, baita podcasta entzuten duzuen guztiei ere. 

Gehigarriak

Oiartzun Lanin blogak urtebete egin du