Plangintza eta proiektuen eragin linguistikoa neurtzeko formakuntza hautetsi eta teknikarientzat

Udaleko Euskara sailak eta UEMAk eragin linguistikoaren ebaluaketaren inguruko formakuntza saioak eman dizkiete udal hautetsiei eta teknikariei.

Euskal Autonomia Erkidegoko Euskadiko Toki Erakundeen legearen arabera, udalerrian gauzatuko diren proiektu eta plangintzek hizkuntzan (bereziki, euskararen erabileran) nolako eragina izango duten aztertu behar dira. Lege horretan esandakoak nola aplikatu azaltzea izan da formakuntza saioen helburua. 

Oiartzunen, hirigintzako egitasmoetan eragin linguistikoaren ebaluaketa egiten da. Udalaren helburua, ordea, hirigintzatik haratago, beste sailetako proiektu eta plangintzek ere hizkuntza izan dezaketen eragina neurtzea da, Oiartzungo udalerriko euskararen erabileran izan ditzaketen kalte negatiboak saihesteko. 

Gehigarriak

Plangintza eta proiektuen eragin linguistikoa neurtzeko formakuntza hautetsi eta teknikarientzat