Arraskuelarre kalea berrantolatzen ari da Udala, mugikortasuna hobetzeko

Epe motzean aparkatzeko txandakako sistema ezarriko da kalearen eremu batean

Arraskuelarre kalea berrantolatzeko lanak egiten ari da Udala, oinezkoen mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko. Honela, kalearen alde oso bat oinezkoentzako espazio seguru bihurtuko da.

Horretarako, zamalanen gune berri bat sortu da, Belutene dendaren ondoan. Odriozola gozotegiaren ondoko zamalan eremua bertan mantenduko da. Berrikuntza honek ez du eragingo kale horretan dauden aparkaleku kopuruan: orain arteko bera izango da.

Txandakatze sistema, komertzioen ordutegian

Horrez gain, Odriozola gozotegiaren eta Belutene dendaren arteko eremuan txandakako sistema ezarriko da epe motzean. Merkataritza gune garrantzitsua da Arraskuelarre kalea eta bezeroei komertzioetara heltzeko erraztasunak emateko asmoz, astelehenetik ostiralera txandakatze sistemako aparkalekua izango da 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:30era.

Txandakatze sistema martxan jarri aurretik, Udalak jakinaraziko du.

Gehigarriak

Arraskuelarre kalea berrantolatzen ari da Udala, mugikortasuna hobetzeko