Azaroaren 5a izango da epemuga
Xabier Lete prosa eta poesia XXXIII. lehiaketan parte hartzeko epea ireki du Udalak. Zortzi eta 18 urte arteko oiartzuarrek (edo bertako ikastetxeetan ikasten dutenek) parte hartu dezakete literatur lehiaketa honetan.
Ohi bezala, bi modalitate izango dira: prosa (LH 3. mailatik goiti) eta poesia (LH 5. mailatik goiti). Sail bakoitzean bi sari emango dira: DBH 2. maila arte, ikasmaterial eta liburutan baliatzeko bonua. DBH 3tik goiti, eskudirutan jasoko dute saria.
Lanak aurkezteko epea azaroaren 5ean bukatuko da. Lanak Euskara sailean aurkeztu behar dira (Fermiñene etxea, Aialde kalea 2).
Oinarri nagusiak:
- Lanak argitaragabeak eta euskaraz izango dira.
- Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake sail bakoitzean (LHn, lanak taldeka ere aurkez daitezke).
- Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztuko dira, ARIAL 12 letra motarekin eta 1,5 tartearekin (LH 3-4an, eskuz idatzita bakarrik onartuko dira lanak).
- Lanak izengoitiarekin sinatuta aurkeztuko dira. Gutunazal itxi batean egilearen datu pertsonalak aurkeztuko dira.
- Prosako lanek gutxienez bi orrialde eta gehienez hiru izango dituzte.
- Poesiako lanek gutxienez orrialde bat eta gehienez bi izango dituzte.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika