Udalak eta Intxixu AEK euskaltegiak euskara ikasi eta hobetzera animatu dituzte oiartzuarrak
Euskara ikastera edo hobetzera animatu dituzte oiartzuarrak Udalak eta Intxixu AEK-k. Euskaltegiko eskaintzaren berri eman eta Udalaren beka sistema martxan dagoela gogora ekarri nahi izan dute Josu Delgado Euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak, Jon Diaz de Mendibil eta Saioa Ballesteros Intxixu AEK-ko arduradunekin batera.
Oiartzuarrek B2 maila arte euskara dohainik ikasteko aukera dute, Udalaren diru-laguntzari esker. Maila hortatik goragoko ikasleek ere dirulaguntza jaso dezakete (matrikularen %70a arte).
Intxixu AEK-n matrikulazio epea irekita dago hilaren 30a arte eta maila guztietako eskaintza egiten dute: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.
Informazio gehiago:
Udaleko Euskara saila:
Helbidea: Aialde kalea, 2. Fermiñene etxea
Telefonoa: 943 49 38 42
E-maila: euskara@oiartzun.eus
Intxixu AEK euskaltegia:
Helbidea: Aialde kalea, 2. Fermiñene etxea. 1. solairua
Telefonoa: 943 49 39 57
E-maila: oiartzun@aek.eus
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika