Nekazal makinariaren ikuskapen teknikoa egingo da Oiartzunen

Gaurtik txanda hartu daiteke

Nekazal makinariaren ikuskapen teknikoa egiteko aukera izango dute aurten Oiartzunen bertako eta inguruko herrietako nekazariek, Behemendik jakinarazi duenez. Hilaren 29an egingo dira azterketak, Gaetxe (Iturriotz) udal biltegiaren ondoan jarriko den puntu mugikorrean.

Gaurtik aurrera hartu daiteke ordua. Derrigorrezkoa da aldez aurretik txanda hartzea Irungo ITV-ra deituta: 943 62 63 00.

Traktore bakoitzaren ikuskapen teknikoaren prezioa 44,88 € izango da eta egunean bertan ordaindu beharko da, eskudirutan. 

Gehigarriak

Nekazal makinariaren ikuskapen teknikoa egingo da Oiartzunen