Udako musika proposamenak egin dituztenen artean zozkatu dira bost bozgorailuak

300 abesti proposamen baino gehiago jaso dira

Elizalde Institutuko Ttiriki-Ttauki eta Haurtzaro Ikastolako Eskuttun euskara elkarteek, Udalarekin elkarlanean, antolatu duten Udako Musika zerrenda osatzeko proposamenak egin dituztenen artean egindako zozketako bost sarituek jaso dituzte irabazitako bozgorailuak. Hauek izan dira: Manex Elgeta, Dana Hua Elizetxea, Arhane Etxeberria, Ekhi Iradi eta Oihana Sein.

80 lagunek parte hartu dute ikastetxeetako euskara elkarteek egindako deialdian. 300 abesti proposamen baino gehiago egin dituzte 10 eta 25 urte arteko oiartzuarrek, eta guztiak Spotify-ko Oiartzun Musika Euskaraz erabiltzailearen Udako musika 2021 zerrendan daude bilduta.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 10 abesti proposatzeko aukera izan du, horietako zortxi, gutxienez, euskaraz. Hauek izan dira euskarazko 10 kanta aipatuenak:

Piztu musika, eta gozatu!

Gehigarriak

Udako musika proposamenak egin dituztenen artean zozkatu dira bost bozgorailuak