Zuzeneko informazio helaraziko zaie interesatuei
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko enpresa, ostalaritza eta merkataritza establezimenduek eta elkarteek epe motzean derrigorrezkoa izango dute TicketBai sistema erabiltzea, Eusko Jaurlaritzak eta hiru lurraldeetako Foru Ogasunek hala erabakita. Sistema honen bidez, fakturak zuzenean Ogasun sailera bidaliko dira.
TicketBAIko aplikazioak hainbat informatika enpresak prestatu dituzte. Horietako batzuek fakturak euskaraz eta gazteleraz egiteko aukera ematen dute eta beste batzuek, gaztelera hutsean baino ez. Oiartzun udalerri euskalduna denez, bertako enpresa, establezimendu eta elkarteei tiketak euskaraz ere ateratzen dituzten aplikazioak aukeratzea eta instalatzea proposatu nahi diete Udalak eta UEMAk.
Tiketak euskaraz ere sortuta, gainera, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko 123/2008 dekretua ere beteko litzateke. Enpresa asko dira aukera hori ematen dutenak (hemen zerrenda).
TicketBAI sistemari eta aplikazioei buruzko informazio zuzena helarazi asmoz, Oiartzungo Udala herriko enpresa, elkarte eta establezimenduekin harremanetan jartzen hasi da LANIN, Euskara elkartera eta Euskara komertziora egitasmoen bidez. Aholkularitzekin ere jarriko da harremanetan, establezimendu askoren ogastun kontuak bideratzen dituztenak direlako.
Oiartzungo Udalak euskararen erabilera suspertzeko eta normalizatzeko eskaintzen dituen zerbitzuak enpresa, elkarte eta establezimenduen esku jarriko ditu egoera honetan ere.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Enpresak eta autonomoak:
Telefonoa: 943 25 42 90/630 889 429
E-maila: lanin@oiartzun.eus
Merkataritza eta ostalaritza establezimenduak, eta elkarteak:
Telefonoa: 943 26 01 82
E-maila: merkatariostalari@tturttur.eus/elkartera@tturttur.eus
Oiartzungo Udaleko Euskara saila:
Telefonoa: 943 49 38 42
E-maila: euskara@oiartzun.eus
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika