UEUn ikasten duten oiartzuar guztiek jasoko dute Udalaren laguntza

Udalak UEUko ikastaroetan parte hartzen duten oiartzuar guztiei emango die laguntza ekonomikoa aurrerantzean.

Dirulaguntza eskaerak urte osoan zehar egin daitezke (abenduaren 15a are), Euskara sailean. Izan ere, ikastaro guztiak lagunduko dira: udakoak zein negukoak. Ikastaroen prezioaren %50a lagunduko du Udalak (gehienez ere 100 € arte).

Orain arte, UEUn ikasten zuten ikasle eta langabetu oiartzuarrak laguntzen zituen Udalak. Aurrerantzean, laguntza zabaldu eta oiartzuar guztiek izango dute dirulaguntza eskatzeko aukera. 

Gehigarriak

UEUn ikasten duten oiartzuar guztiek jasoko dute Udalaren laguntza