Silo plastikoaren bilkera egingo da datorren astean

Hilaren 24an eta 25ean utzi beharko dira hondakinak bilketa puntuetan

Datorren ostiralean (hilak 26) belar-bolak biltzeko silo plastikoaren bilketa berezia egingo du Udalak. Landa eremuan sortzen den hondakin berezi honen bilketa egiten du urtero Udalak.

Martxoaren 24an eta 25ean utzi beharko dira hondakinak bilketa-puntuetan: Arbelaitz bide sarreran (Ergoien); Bizardia elkartearen aurrean (Gurutze); Gaintzabal bide sarreran (Karrika); Txaparreko zintzilikarioen ondoan (Ugaldetxo) eta Zerradi poligonoko ekarpen gunearen ondoan (Ugaldetxo).

Hondakinak egoki utzi beharko dira, plastikorik gabe tartean eta sokaz lotuta.

Gehigarriak

Silo plastikoaren bilkera egingo da datorren astean