Ugaldetxon, Oiartzun eta Urdanitibar erreketan garbiketa egin du Udalak. Bi egunetan, tona bat hondakin baino gehiago jaso da.
Bildutako hondakin gehienak ontzi arinak izan dira, baina oraindik denetarik agertzen da erreketan: erosketa orgak, pneumatikoak, telebistak, maletak...
Errekak ez dira hondakinak botatzeko guneak. Gure inguruak zaintzea denon ardura da eta gizarteak kontzientzia hartzea ezinbestekoa da. Horretarako, Udalak ezinbestekotzat ditu azken urteetan herriko eragile ezberdinak egiten ari diren sentsibilizazio kanpainak.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika