Xabier Lete XXXIII. Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira gaur

Xabier Lete XXXIII. Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira gaur. COVID19ak eragindako larrialdi-egoera dela eta, sari-banaketa San Esteban elizan egin da, neurriak errespetatuz (aforoa, distantziak...). Leteren heriotzaren 10. urteurrena bete da gaur, eta bereziki presente egon da artista oiartzuarra. Hein batean, Joxe Leon Amigorena, Ane Badiola eta Irati Odriozolak haren kantuen bidez ekarri baitute gogora.

Aurten, sail bakoitzeko ohiko bi sariez gain, aipamen bereziak ere banatu dira. Aipamen berezia jaso duten lan horiek ere argitaratuko dira liburuxkan, Ane Narbarte artistak egindako ilustrazioarekin apainduta. Aurtengoan, gainera, Xabier Lete lehiaketak irudi propioa ere estreinatu du. Allende Arnaiz eta Idoia Beratarbide herriko artistek diseinatu dira. 

Epaimahaikideak euskara, literatura eta hezkuntza arloarekin harreman zuzena duten herritarrak eta eragileak izan dira: Pello Añorga; Sohalge Arbelaitz; Imanol Irigoien; Intxixu AEK euskaltegia; Goiatz Labandibar; Olatz Mitxelena; Aingeru Palomo; Marijo Telletxea eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea.

Ekitaldia aforo mugatuarekin egin denez, saiakera berezia egin da sare sozialen bidez zabaltzeko eta bideoz grabatu da. Datozen egunetan, ikastetxeetako webguneen bidez zabalduko da ekitaldia.

SARITUAK:

Prosa:

1. saila: Mikel Castro Lizaso eta Jare Ziaurritz Olaziregi.

2. saila: Aitor Agirre Gonzalez eta Garoa Korta Guerra.

3. saila: Ane Etxebeste Eizagirre eta Aiora Zaldua Elizetxea.

4. saila: Iraia Zapirain Olasagasti eta Dana-Hua Elizetxea Castiñeyra.

Aipamen berezia: Ilargi Ziaurritz Olaziregi.

5. saila: Unax Landa de Marcos eta Martina Zabalo Arranz.

6. saila: Malen Frantsesena Arnaiz eta Malen Elizasu Manterola.

Poesia:

3. saila: Eñaut Iturain Ugartemendia eta Ane Elizetxea Garcia.

4. saila: Maddi Iradi Beloki eta Markel Vargas Garcia.

Aipamen berezia: Iruri Etxebeste Esnaola.

5. saila: Mattin Etxebeste Sanzberro eta Ane Garmendia Irastorza.

6. saila: Malen Elizasu Manterola eta Alazne Elgarresta Isasa.

Gehigarriak

Xabier Lete XXXIII. Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira gaur