11 ikastetxe, 11 tontor erronka martxan jarri du Oarsoaldeko Eskola Kirolak

Oarsoaldeko Eskola Kirola Mahaiak, COVID19 osasun-larrialdi egoera dela Eusko Jaurlaritzak jarritako azken irizpide eta arauen baitan, Eskola Kirola presentzialki egiteko aukera bertan behera utzi zuen. Oarsoaldeko Eskola Kirolaren Mahaiak, ordea, saio presentzialak egiteko aukerarik ez badago ere, beste mota batera kirola egiten jarraitzeko aukera eman nahi die eskualdeko Eskola Kirolako ikasleei. 

Hori dela eta, 11 ikastetxe 11 tontor ekimena jarriko da martxan. Helburua, asteburuetan elkarbizitza unitateetan -familian- eskualdeko 11 mendi-tontorretara irteerak egitea da. Urtarrilaren 11 arte izango dute parte-hartzaileek erronka osatzeko epea. Erronka betetzen ari direla erakusteko, argazkia bidaliko dio ikasle bakoitzak Eskola Kirolako arduradunari 

Oiartzungo kasuan, Haurtzaro Ikastolako Eskola Kirolako ikasleek parte hartuko dute. Herriko zein herri mugakideetako 11 mendi-tontor igotzeko proposamena egin zaie. Hauexek:

- Urdaburu

- Igorin

- Txoritokieta

- Elorrieta

- Urkabe-Arkale

- San Markos

- Aldura

- Erroilbide-Txurrumurru

- San Martzial

- Erlaitz

- Pagoagalarre

Oarsoaldeko Eskola Kiroleko web orrian, norberaren ikastetxearen atalean, hainat mendi tontor igotzeko proposamena ikusiko. 

(Elizalde Herri Eskolan momentuz ez da Eskola Kirola martxan jarri, nahiz eta epe motzean jartzeko aurreikuspena duten Udalak eta eskolak, eta horretarako lanean ari). 

Gehigarriak

11 ikastetxe, 11 tontor erronka martxan jarri du Oarsoaldeko Eskola Kirolak