Jatetxe eta tabernetan menuak euskaraz jartzeko aukera QR kodeen bidez

Bezeroek Oiartzungo taberna eta jatetxeetako plater eta produktu eskaintzak euskaraz ere irakurtzeko aukera izan dezaten, doako eskaintza egiten ari gara.

Oiartzungo Udalak Oarsoaldeko Euskara Batzordearen laguntzarekin QR kodeak eskaintzen ari zaizkie (baita Lezo eta Pasaian ere).

COVID19ak eragindako osasun krisiaren ondorioetako bat ostalaritza establezimenduetako menuak, kartak edota prezio zerrendak digitalak izaten hastea izan da. Dakizuen bezala, azalera fisikoekin ukipena ahalik eta gehien murriztea da horren arrazoia. Eskualdeko udalek QR kode horien bidez ikusiko diren plater eta produktu eskaintzak euskaraz edota euskaraz ere egon daitezen bilatzen dute ekimen honen bidez.

Menuak eta kartak nora bidali

Establezimenduek QRan jarri nahi duten menua, karta nahiz zerrenda posta elektroniko bidez bidali beharko dute edota udaleko Euskara zerbitzura eraman. Egun batzuen buruan prest izango dute QR kodea euskara lehenetsiz. Euskarara udalak itzuliko die baina gainerako hizkuntzetakoa egina ekarri beharko dute.

QR kodea euskaraz nahi baduzu, aprobetxa ezazu aukera hau. Bidali zure menua merkatariostalari@tturttur.eus-era.

Gehigarriak

Jatetxe eta tabernetan menuak euskaraz jartzeko aukera QR kodeen bidez