Kuadrillategin izen-ematea martxan dago

DBH 1 eta 2ko gaztetxoentzako eskaintza egoera berrira egokituko da

Kuadrillategi egitasmoa martxan jarriko da ikasturte honetan ere DBH 1 eta 2. mailako gaztetxoentzat. Oiartzunen erroldatuak edo Oiartzunen ikasten duten gaztetxoek parte hartu ahal izango dute aisialdian euskararen erabilera ohiturak sortzea helburu duen egitasmo honetan.

COVID19aren osasun larrialdi egoera dela eta, Kuadrillategiren ohiko funtzionamenduak aldaketak izango ditu. Beharrezko osasun neurriak hartuta gauzatuko da egitasmoa eta unean uneko egoerara moldatuko da.

Orain, izen-emate garaia izango da hilaren 30a arte. Aurten, izen-emateak on-line egin beharko www.oarsoarrak.eus webgunean.

Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko hezitzaileak izango dira aurten ere dinamizatzaileak. Datozen egunetan, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Institutuan aurkezpena egin eta egoera berezi honen inguruan egon daitezkeen zalantzak argituko dituzte.

Zalantzak argitzeko, beste bide hauek ere adaude: kuadrillategi@tturttur.eus; kuadrillategioiartzun.blogspot.com edo 686 96 69 42 whatsapp zenbakia.

Gehigarriak

Kuadrillategin izen-ematea martxan dago