Xabier Lete prosa eta poesia lehiaketak irudia izango du aurrerantzean

Iazko lan sarituak biltzen dituen liburuxka banatu da herriko ikasleen artean

Iazko Xabier Lete prosa eta poesia lehiaketan saritutako idazlanak biltzen dituen liburua argitaratu du Udalak. COVID19 osasun larrialdiarengatik, ikastetxetatako banaketa atzeratu da baina aurreko astean Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako LH 2. mailatik goitiko ikasle denek jaso dute ale bana.

On-line lan horiek irakurtzeko aukera ere bada.

Bide batez, aurtengo lehiaketan parte hartzeko epea martxan dela gogora ekarri nahi dugu. Hona hemen oinarriak.

Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenean, lehiaketarentzako irudia

Duela bi urtetik hona prosa eta poesia lehiaketak Xabier Leteren izena darama. Aurten, poeta eta kantari oiartzuarraren heriotzaren hamargarren urteurrena den honetan, prosa eta poesia lehiaketari logoa sortzea erabaki du Udaleko Euskara sailak.

Poeta eta kantariaren izen-abizenen lehenengo hizkiekin jolastuz (X eta L), eta kartazal batekin sortu dute logoa Metrokoadroka Sormen Laborategiko Allende Arnaiz eta Idoia Beratarbide artistek: "Xabier Leteren izen eta abizenaren X eta L hizkiak erabili dira, elementu ikonografiko bat gehituta. Elementu hori papera edo gutun-azala litzateke, lehiaketari erreferentzia eginez. L hizkia eraldatu da idazluma baten punta irudikatzeko. Erdian, X hizkia erabili da idazlearen sinadura irudikatzeko, sortzailea erdigunean kokatuz".

Aurrerantzean, irudi hori erabiliko da lehiaketarekin zerikusia duten ekimenetan: oinarrietan, sari banaketan bertan edo liburuxkan, esaterako. 

a

Gehigarriak

Xabier Lete prosa eta poesia lehiaketak irudia izango du aurrerantzean