Beste mailetan %70 arte lagunduko du Udalak
Ikasturte honetan ere euskara ikasteko eta hobetzeko laguntzak emango ditu Udalak. B2 maila arte euskara ikastea doakoa izango da oiartzuarrentzat eta hortik goitiko mailetan ere laguntza emango du Udalak (%70 arte).
Laguntza eskatzeko, euskaltegi homologatuan eman behar da izena, Oiartzunen erroldatua egon eta euskara eskoletan %85eko asistentzia. Laguntzaren erdia ikasturte hasieran emango du Udalak eta beste erdia, ikasturte bukaeran (asistentzia justifikatu ondoren).
Informazio gehiago nahi duenak Euskara sailean eska dezake.
Helbidea: Aialde kalea, 2. Fermiñene etxea, beheko solairua
E-maila: euskara@oiartzun.eus
Telefonoa: 943 49 38 42
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika