Urriaren 29a arte aurkeztu daitezke lanak
Xabier Lete XXXIII. prosa eta poesia lehiaketan parte hartzeko epea ireki du Udalak herriko edo herrian ikasten duten 8 eta 18 urte arteko haur eta gaztetxoentzat.
Lanak argitaragabeak eta euskaraz izango dira. Idazle bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake modalitate bakoitzean. Lanak izengoitiz sinatuta aurkeztuko dira. Horregatik, aparteko gutunazal batean datuak sartuko dira. Lanak udaletxeko Euskara zerbitzuan aurkeztu behar dira. Urriaren 29a izango da azkeneko eguna (oinarriak www.oiartzun.eus-en).
Oinarrizko hezkuntza bukatu duten gazteei (16-18 urte) deialdi berezia egin nahi die Udalak, parte hartu dezaten.
Guztira, 20 sari banatuko ditu Udaleko Euskara sailak: bi atal bakoitzean. DBH 3. maila arte, opari-txartelak izango dira. DBH 3tik goiti, esku-dirua. Aurten, berritasun gisa, akzesitak banatzeko aukera ere izango da. Lan horiek gainontzekoekin batera argitaratzeko ahalegina egingo da.
Sari banaketa abenduaren 4an izango da, Xabier Leteren heriotzaren urteurrenean.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika