Udaltzaingoarekin harremanetan jarri behar da bilketa egoki egiteko
Udalak gogora ekarri nahi du COVID19ak kutsatuta edo berrogeialdian dauden herritarren hondakinak biltzeko zerbitzu berezia duela martxan.
Berrogeialdian isolatuta dauden herritarren hondakinak egoki bildu eta kudeatzeko -beste inoren osasuna arriskuan jarri gabe-, egoera horretan dauden bizilagunek udaltzaingoarekin harremanetan jarri beharko dute, 943 49 33 11 telefonora deituta.
BIlkera berezi hauek egunez egiten dira. Gainerako herritarren hondakinak ohiko moduan bilduko dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika