Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako doako webinarra, datorren asteartean

Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak, Debegesa eta Tolosaldea Garatzen agentziekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatutako Gure Market egitasmoaren barruan, elikagaien industriari zuzendutako laugarren webinarra antolatu du.

Ekonomia zirkularra elikagaien industrian

Elikagaien industrian ekonomia zirkularra aplikatzea aukera bat izan daiteke elikagai-enpresentzat, alde batetik, Espainiako 2030 estrategia eremu horretan betetzeko eta bestetik, beren leihakortasun ekonomikoa hobetzeko, kontsumitzailearen joera eta eskaera berriei erantzun ahal izateko. Azpiproduktuak diru-sarrera eta negozio-iturri berri bihur daitezke enpresentzat, eta osagai eta elikagai berritzaileak garatzeko funtsezko osagarria da, kontsumitzailearen eskaerei erantzuteko. Horrez gain, arrakasta izan duten hainbat kasu aurkeztuko dira.

Datorren asteartean, uztailak 14, 10:00etatik 11:00etara, Izaskun Marañon Tecnaliako Elikadura Osasungarriaren arloko proiektuburuarekin batera, gai horiei buruz hitz egingo dugu.

Webinarra elikagaien sektorean lan egiten duen edonorentzat da: elikagaien industria, saltoki txikiak, cateringa, taberna, jatetxea...

Hizlaria: Izaskun Marañon

Data: Uztailak 14, asteartea

Ordua: 10:00-11:00

Izen-ematea

Plataforma: Zoom

Jexux Leonet Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziako presidenteak gonbita egin nahi die elikagaien industriarekin zerikusia duten pertsona eta enpresa guztiei, antolatuko diren webinar eta ekintzetan parte har dezaten; izan ere, sektorea berrasmatu eta indartzeko gakoak eman ditzakete eta, horrela, Oarsoaldeko eskualdeko ekonomia eta gizarte ongizatea hobetu. Era berean, gogorarazi nahi du, laguntzen edo diru-laguntzen kudeaketan edozein kontsulta, zalantza edo laguntza jasotzeko, agentziara jo dezaketela Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoen bidez. 

www.covid19oarsoaldea.com

Telefonoa: 943 49 41 29

Whatsapp: + 34 943 49 41 29

+ info: www.oarsoaldea.eus

 

Gehigarriak

Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako doako webinarra, datorren asteartean