UEMAk bertako turismoa sustatu eta euskararen balio erantsia argitara ateratzeko Bertatik bertara kanpaina jarri du martxan. Antza denez, COVID19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoren, bertako eta hurbileko turismoa indartuko da. Aukera hori euskararentzako onuragarri izan dadin, Oiartzunek parte hartuko du kanpainan, turistei bertako hizkuntzaz gozatzeko aukera emanez eta turismo sektorean ere euskararen balio erantsia indartzeko.
Oiartzungo hamar ostalaritza establezimendutan Bertatik bertara kanpainako mahai-gainekoak eta kartelak banatu dituzte Udalak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta UEMAk. Hauek izango dira udan zehar otorduetan mahai-gainekoak erabiliko dituzten taberna eta jatetxeak:
- Gazte Izanak (Elizalde)
- Irubide (Elizalde)
- Joxixionia (Elizalde)
- Kabitxo (Elizalde)
- Miren taberna (Elizalde)
- Pikoketa (Gurutze)
- Toki Alai (Gurutze)
- Tolaita (Elizalde)
- Tolare (Ergoien)
- Usategieta (Gurutze)
Bertatik bertara. Gure herriak, gure hizkuntza, gure arnasa da sei hizkuntzatan zabalduko den mezua: euskaraz, katalanez, galegoz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika