Kanposantu gaineko aparkalekua txukuntzeko lanak hasi dira

Kanposantu ondoan, udako igerilekuaren gainkaldean dagoen idi-dema plazako eremuko aparkalekua txukuntzeko lanak egingo dira gaur eta bihar.

Egoera kaxkarrean zegoen aparkalekua eta hormigoiz beteko du Udalak. Erabilera handia duen gunea da, beilatokiari urte osoan ematen baitio zerbitzua eta udan, udako igerilekuari ere bai (datorren asteazkenea, uztailak 1, ireko da).

Lan hauek egiteko 14.178,38 € bideratu ditu Udalak.

Gehigarriak

Kanposantu gaineko aparkalekua txukuntzeko lanak hasi dira