Bertatik Bertara kanpaina aurkezteko die turismo arloko establezimenduei UEMAk

UEMAk Bertatik bertara kanpaina martxan jarriko du Oiartzunen eta gainerako udalerri euskaldunetan, udan bertako hizkuntza, bertako produktuak eta bertako ekonomia sustatu nahian eta bisitariei altxor horiek ezagutzeko aukera emateko. 

Aurten, COVID19ak oporrak egiteko modua aldatuko du eta bertakoa balioan jartzeko aukera paregabea izango da. Kanpaina turismo arloarekin lan egiten dute Oiartzungo establezimenduei bideratua dago: ostalaritzako establezimenduak, lotarakoak...

Kanpainaren berri emateko Oiartzungo turismo arloko establezimenduentzako birtualak izango dira datorren astean, UEMAk antolatuta: asteratean (hilak 16) eta ostegunean (hilak 18). Egun bakoitzean bi aurkezpen izango dira: 10:00etan eta 17:00etan.

Aldez aurretik izena ematea eskertuko da arnasguneak@uema.eus-era idatzita edota 633 646 996 telefonora whatssapp-a bidalita.

Gehigarriak

Bertatik Bertara kanpaina aurkezteko die turismo arloko establezimenduei UEMAk