Xanistebanak bertan behera uztea erabaki dute Jai Batzordeak eta Udalak

Udan kultur eskaintza antolatuko du Udalak

Aurten ez da xanistebanik ospatuko abuztuaren 2tik 6ra, Jai Batzordeak eta Udalak hala erabakita. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerak herriko festak osasun segurtasun neurri guztiekin antolatzeko baldintzarik ez dagoela iritzi dute.

Jai Batzordea osatzen duten 22 eragilek parte hartu zuten pasa den asteartean Udalarekin egindako bileran eta ahobatez hartu dute erabakia.

Uda Kulturala prestatzen ari da Udala

COVID19ak daraman eboluzio positiboa mantenduko balitz, ekintzak bereskuratzen eta normaltasunera itzultzeko pausoak eman behar dira. Kontrolatu daitezkeen ekintzak eta zerbitzuak hasiko dira udan, beti ere prebentzio neurriak  beteta.

Hori dela eta, Udala udarako kultur eskaintza antolatzen ari da. Uda Kulturalaren agenda hori udan zehar gauzatuko da. Helburuetako bat kultura sektorean COVID19ak eragin duen krisiari aurre egitea izango da.

Herritarrek osasun neurri guztiekin gozatu ahal izango duten eskaintza izango da. Horregatik, aforo mugatua izango dute ekimenek (Doneztebe plaza eta jende pilaketak saihestuz) eta egunez izango dira. Herriko kulturgile eta eragileak izango dira protagonista.

Gehigarriak

Xanistebanak bertan behera uztea erabaki dute Jai Batzordeak eta Udalak